FEDERACIÓN VASCA DE AJEDREZ

EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZA

 

13th International Solving Contest (ISC)


 International Solving Contest (ISC) xake problema konposatuak ebazteko txapelketa da



International Solving Contest (ISC) xake problema konposatuak ebazteko txapelketa da eta World Federation for Chess Composition-ek (WFCC) urtero antolatzen du, mundu osoan egun eta ordu berean jokatzeko. 2017. urtean urtarrilaren 29an, igandea, egingo da 11:00etan (Central European Time). Aurreko urteetan bezala, Espainiako parte hartzaileen egoitza Gasteizko Gran Hotel Lakua izango da eta tokiko kontrolatzailea, Buztinzuri Xake Klubekoa.

Hiru sail egongo dira: bata, eskarmentudun jokalarientzat, eta bertan, rating puntuak lortu ahal izango dira; eta beste bat, eskarmentu gutxiko jokalarientzat; eta azken kategoria 2004ko urtarrilaren 29tik aurrera jaiotakoentzat.

A kategoriako txapelketaren bi txandek seina problema izango dituzte: bat, mate zuzena, bi jokalditan (#2); beste bat, hiru jokalditan (#3) eta beste bat, n jokalditan (#n); gehi, bukaera bat (EG), problema lagundu bat (h#) eta beste bat, alderantzizkoa (s#).

B kategorian ere bi txanda egongo dira, baina txanda bakoitzean seina problema egongo dira, eta A kategoriakoak baino errazagoak izango dira.

Gazteentzako kategorian txanda bakarra egongo da eta sei problema.

Txanda bakoitzean jokalariek gehienez bi ordu izango dituzte problemak ebazteko eta txanden artean ordu erdiko atsedenaldia egongo da.

Parte hartzeko nahikoa da 2017ko urtarrilaren 26a baino lehen izena ematea, 'rincondelproblema@gmail.com' helbidera idatziz. Adierazi behar da zein kategoriatan parte hartu nahi den.


CA BUZTINZURI XK



Inicio (www.xake.net).

Web: FVA-EXF - fva@xake.net - Koldo Elizalde, 20 1º ¤ Bergara - 20570 (Gipuzkoa)



Euskal Xake Federakuntza